viernes, 13 de diciembre de 2013

EITBK ATZERA EGIN DU ETA BARCINAREN "KONPONBIDEAREN ZAIN" GELDITU DA

Atzo 07:30ean hastekoa zen EITB lurreko telebista digital (LTD) bidez emititzen, Iruñerrian. Halaxe iragarri zuen EITBk berak, herenegun, prentsa ohar baten bidez; 07:30ean, Euskal Telebistaren seinalerik ez zen, ordea. Ezta goiz osoan ere. EITBn galdetuta, asteazkenean iragarritako asmoei eusten zietela erantzun zioten BERRIAri. Arratsaldean, ordea, digitalizazio prozesua Nafarroako Gobernuaren «konponbidearen zain» gelditzen zela iragarri zuten EITBko arduradunek, prentsa ohar baten bidez, prozesu hori martxan jartzeko baliabideak eta tresnak «prest» zituztela onartu arren. Konponbidea adostu arte, beraz, EITBrik ez da izanen Nafarroan, LTD bidez. Prozesua bertan behera gelditu da, oraingoz. (klik egin-ver más)
Edurne Elizondo

No hay comentarios:

Publicar un comentario