lunes, 30 de diciembre de 2013

"EUSKALDUNA EZ BANINTZ, BOTO GEHIAGO IZANGO NITUZKEELA ESATEN ZIDATEN TUTERAN"

Tuterako udaletxean hartu gaituzu. Zure etxea, esateko moduan, 1979tik hona baitzaitugu zinegotzi, lehenengo udal hauteskunde haietatik.

Ni beti izan naiz gizarte mugimenduetakoa. Halakoa nintzen orduan, eta halakoa naiz gaur egun ere. Garai hartan, Ezkerrekoen Batzarra eratu zen, bai Tuteran, bai Erriberan bertan ere. Hartan ari ginela, udal hauteskundeetan parte hartzea erabaki genuen, eta, bilera batean, nire izena eman zuen baten batek. “Mila, izan dadila Mila!”. Frankismo garaian ere lanean jardun nuelako, beharbada. Jakina, Francoren garaian, auzoetan zegoen mugimendua, baina ez ginen auzo-elkarte ere, guraso-elkarte baizik; erosketa otarra garestitzearen kontrako protesta izango zen, esate baterako. Gero etorri ziren protesta horiek mugimendu bihurtu eta auzo-elkarte itxura hartzea. Orduan bai, tiro poligonoaren kontrako mugimendua izango zen, feminismoaren aldekoa… Nekez onartu nuen hautagai izatea, alaba txikia bainuen. Dena dela, baietz esan nuen, ustez legealdi bat besterik ez zela izango. Proiektua abiarazi eta kito! Ez alferrik, hemen nago oraindik, erretiratzeko zorian. Azkeneko legealdia dut. 2015ean, kito.  (klik egin-ver más)

Miel Anjel Elustondo, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario