viernes, 15 de agosto de 2014

EUSKARAREN EGUNA ALESEBESEN, IRAILAREN 6AN

Alesbes Erriberako eta non nahiko euskaltzaleen topagune bihurtuko da Irailaren 6an. Prestakuntza lanetan dihardute nekerik gabe alesbestar hauek gure hizkuntzaren aldeko egun handia izan dadin irailaren lehen larunbata. Zenbait talde osatu dira dagoeneko: jendeari ongietorria emateaz arduratuko dena, bazkaria antolatzekoa, dantza tailerrarena, umeentzako makilaje eta ludotekarena, musikarena eta abar.
Kontu-zenbakia hau da: 3035 0077 35 0770009713 (Euskadiko Kutxan)
Ez ahaztu. Irailaren 6an, euskaltzaleon hitzordua Alesbesen. GORA ERRIBERA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario