Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenetik deialdia luzatu nahi dugu, datorren abenduaren 14an, igandean, Tafallan gurekin elkartzeko. Goizeko 11etatik aurrera: euskaraz ikasi nahi duten herrien batzarra, puzgarriak, dantzak, jolasak, musika, ... Eta eguerdiko 1etan: kalejira, ...
Vascuencearen Legea adostu zuten 28. urteurrenaren bezperetan, zonifikazioaren harresiak desagertzeko garaia dela azpimarratu nahi dugu, eta gure herrietan euskaraz ikasi nahi dugula aldarrikatu.
Modu berean, datorren abenduaren 2an egingo dugun prentsaurrekoaren inguruko informazio gehiago laster helaraziko dizuegula, jakinarazi nahi genizuen. (klik egin-ver más)
No hay comentarios:
Publicar un comentario