martes, 24 de febrero de 2015

HOGEI URTE BERANDU

Joan den ortzegunetik, euskarazko irakaskuntza erabat legezkoa da Nafarroako eremu ez euskalduneko sare publikoan. Ez dugu, hala ere, euskaltzalerik bibaka ikusi. Parlamentuan, beroagoa zen euskararen kontrakoen haserrea, aldekoen poza baino. Harritzekorik ez. UPNk agudo adierazi du legearen aldaketak ez duela ondoriorik izanen 2015-2016 ikasturtean. Arau berria aplikatzean, bertzalde, Gobernuaren esku gelditu da gutxieneko ratioak finkatzea. Herriren batean lehen mugimenduak hasi badira ere, irabazi berri den eskubideak teoriaren lainoan gelditzeko itxura du, oraingoz ondorio praktiko handirik gabe. Eta gainera, hain dago urrun gure ametsetatik! Hain zuzen ere, gure ametsetatik hain urrun zegoelakoz, duela 20 urte, ezker aber-tzaleak bere botoak gehitu zizkien UPNkoei, onetsi berri den aldaketa berdina atzera botatzeko. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza (Diario de Noticias)

No hay comentarios:

Publicar un comentario