martes, 3 de febrero de 2015

TXIKIA DIOZU? BIKOITZA!

Askori entzun diot Euskararen Legeari Nafarroan egin gura zaion aldaketa “txikia” dela esaten: zenbait alderdi politikori, sindikatu batzuei -nireari, besteak beste- baita euskalgintzako erakunderen bati ere. Ez nator bat. Uste dut, gainera, balorazio hori egiten dela proposamena Geroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak egin dutelako.
Txikitasunaren ideiaren bozeramaleek diote “aldaketa hori lehenengo urratsa baino ez” dela. Horrekin ados. Lehen urrats ederra, gaineratuko nuke nik: aspaldi eman beharrekoa eta aspaldi eman gabea. Legea lehenengo urratsa da; gero, gauzatu egin behar da, gobernuak gauzatu ere. Jakina. Lege hau, eta beste edozein. Baina proposatzen den aldaketak aukera emango die Nafarroako gurasoei, lehenengoz eman ere, seme-alabak euskarazko irakaskuntza publikoan matrikula-tzeko, nahiz eta ‘eremu erdaldunean’ bizi. Ez da, beraz, aldaketa txikia. Galdetu bestela, eremu horretan bizi diren guraso euskaltzaleei. (klik egin-ver más)
Mikel Basabe, irakaslea eremu mistoan

No hay comentarios:

Publicar un comentario