martes, 12 de mayo de 2015

IRUÑERRIAN KANPEZUTIK ARI DIRA JASOTZEN LTD.KO ETBREN SEINALEA

2009ko uztailaren 3a zen. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak protokolo bat sinatu zuten, Nafarroan ETB LTD bidez ikus zedin errazteko. Ia sei urte joan dira ordutik, eta UPNren gobernuak trabak baino ez ditu jarri. Nafarroako Parlamentuak makina bat mozio onartu du aferari irtenbidea emateko eskatzeko. Baina alferrik. Iruñerrian, baina, orain bada modu bat LTD bidez ETBko lau kanalak ikusi ahal izateko: antenistari deitu, aurreanplifikadore bat egokitu eta antena Kanpezura (Araba) begira jartzea. ETBk Kanpezuko Ioarreko emisorea Iruñera begira jarria du, eta nahiz eta bidean 76 kilometro dauden, seinalea iristen da Iruñerrira.  (klik egin-ver más)
Urtzi Urkizu, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario