martes, 13 de octubre de 2015

NAFAR GEHIENEN SENTIMENDUA

Hautsak harrotu ditu Uxue Barkos lehendakaria Madrilen atzo izan zen desfile militarrera ez joateak. UPN eta PP dira haserretuenak. Haien erranetan, nafar gehienen sentimenduaren kontra egin du Barkosek Madrilgoari piper eginda, nafarrak ordezkatu gabe utzi baititu. Azken hilabeteetan, ez da alderdi horiei antzeko arrazoiak aditu dizkiegun lehen aldia. Hauteskundeak galdu dituzte, eta hala ere segitzen dute nafarren gehiengoaren sentimenduaren tema horrekin, beraien sentimendua eta nafar gehienena bat etortze automatiko bezain iruzurtian. Auskalo zein den nafar gehienen sentimendua. Nire inguruko nafar gehienak, bederen, ordezkatuagoak sentitu dira Barkos etxean gelditu dela ikusita.
Aingeru Epaltza, Euskalerria Irratian

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada