miércoles, 28 de septiembre de 2016

EUSKALTZAINDIAK OSOKO BILKURA EGINGO DU OSTIRALEAN NAFARROAKO PARLAMENTUAN

Euskaltzaindiak osoko bilkura egingo du hilaren 30ean Nafarroako Parlamentuan. Egun seinalatua izango da Akademiaren historian, lehenengo aldia baita. Gasteizko Legebiltzarrean egina zuen, 2013ean, Bakartxo Tejeria zelarik bertako buru.
Euskaltzaindiaren eta nafar agintarien arteko hartu-emanak ez dira beti oso gozoak izan, baina ez da ahaztu behar Nafarroako Diputazioa izan zela Akademiaren sortzaileetako bat. Leteren “Nafarroa arragoa” abestiko pasarte hura ekar dezakegu hona: “Borroka-toki ekaitzez betea”
Euskaltzainek gogoan dute 1979ko gertaera bat. Euskaltzaindiak Nafarroan ordezkaritza ipintzea erabaki zuen eta, egoitza berrirako laguntza eskatu zuen Diputazioan. Orduan Amadeo Marco zegoen hango buru. Diputazioak hala erabakita, Kontuen Ganberako –Cámara de Comptos- eraikinean prestatu zen tokia Akademiarako. Dena prest zegoen, baina 1979ko apirilean Amadeo Marco hil eta Jaime Ignacio del Burgo bihurtu zen Diputazioko buru. Ikusi zuen Euskaltzaindiaren anagrama Kontuen Ganbarako kristalezko atean eta, hura ezin eramanik, agindu garbia eman: Euskaltzaindiaren egoitza toki diskretuago batean behar zuela. Azkenean, Nafarroako Museoko atzeko aldea utzi zitzaion.  (klik egin-ver más)
Felix Ibargutxi, El Diario Vascon

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada