viernes, 10 de agosto de 2018

MARIANO MENDIGATXA ETA ERRONKARIKO USKARA

Duela mendebete, 1918ko garilaren 31an, Mariano Mendigatxa Ornat zendu zen Bidankozen. Berari esker, euskalkirik arkaikoenaren, alegia, Erronkariko uskararen ezagutza mamitsua badugu, pinuari ‘ler’ deitzen zion hizkera, udaberriari ‘bedatse’, larunbatari ‘neskaneguna’ edota ilargiari ‘goiko’, besteak beste. Mendigatxa eta bere lana, ordea, nahiko ezezagunak dira oraindik.
......................................
Hori dela eta, bere heriotzaren mendeurrena aprobetxatuz, bidankoztar ospetsu honi omenaldi xume bat bultzatu egin dugu, merezi duen bezala gogora dezagun. Horretarako, Bidankozeko Aiza-Bulguak 2018ko setemeraren 1erako ekitaldi bat antolatu du herriko xeien barruan eta Euskaltzaindiaren parte-hartzearekin, azkenik ‘eskarrik anitx, Mariano!’ bat eskaini ahal izateko.
Gotzon Pérez Artutx, zuzeu.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario