Elkar argitaletxearen sortzaile eta urte askotan bertan lan egindakoa da Alfaro. Seaskari biziki engaiatua egon da, eta kantugintzari osoki lotua. Militante nekaezina da, irria beti ahoan.
«Kultur mundua hemen Iparraldean bizi baldin bada, talde lanari esker da». Garrantzi handia ematen dio Gexan Alfarok (Urepele, Nafarroa Beherea, 1941). Txiki-txikitatik bere bizi moldea izan da; «denbora hartan, sozializazioa etxetik ikasten genuen». Euskal Herrian gaztetxo asko bezala, apaizgai ikasketak egiten hasi zen etxetik horretara bideratuta. Gauzak aldatzeko gogoek bultzatuta, bide hori utzi eta beste batzuk urratzen hasi zen.
Lantziria, zure sortetxearen izena, gero goitizentzat hartu zenuen idazle gisa. Nolako haurtzaroa gogoratzen duzu?
Urepelen haur guztiek bezala iragan dut nire haurtzaroa, baserri munduan, laborantzan. 6-7 urtetan abiatu nintzen ez ikastolara, orduan frantses eskola bakarrik baitzen, eta bistan dena: gure euskara atean uztea galdegiten ziguten, denei bezala, baina gu bihurriak ginen pixka bat, eta euskaraz aritzen ginen, frantsesa nekez ikasten genuen bitartean. (klik egin-ver más)
Isabelle Miquelestorena (iparraldekohitza.eus)
No hay comentarios:
Publicar un comentario