domingo, 27 de enero de 2019

ETB1 ARDATZ DUEN ETB BAT

Bidegurutze bat eta galdera bat: gaur egungo telebista ereduak modu egokian erantzuten al die EITBren sorrera legeak zehazturiko helburuei eta dugun errealitate soziolinguistikoari? EITBren etorkizu- naz, soziolinguistikaren talaiatik txostenean egindako galderari Kike Amonarriz soziolinguistak berak erantzuten dio: «Nire iritzian, erantzuna ezezkoa da, eta aldaketa sakonak behar dira». Txostenean jasotako planteamenduei datu eta iritzi batzuk gehitu dizkio Amonarrizek, eta kezkaz mintzatu da: «EITBren eskaintzan, ETB2koa gailentzen zaio nabarmen ETB1ekoari: arratsaldeko programazioan, albistegietan edo saio nagusietan erdarazko katearen aldeko desoreka handia da».  (klik egin-ver más)
Urtzi Urkizu, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario