martes, 18 de enero de 2022

BERBAXERKA, BAT-BATEKO ARRAKASTA

     Tako, katu, trufa, truk, fruta eta truko. Zein hizki errepikatzen da guztietan? Berbaxerka jokoak letra bat nabarmentzen du erdian, eta, hizki hori derrigorrez erabilita, ahalik eta hitz gehien sortu behar dira inguruan dituen letrak baliatuz. Egunero aldatzen dira letrak. Bolo-bolo dabil jokoa sarean, eta arrakasta handia izateaz gain, zalantza ugari sortu ditu: Nork sortu du? Nola? Zergatik? Non?

     Euskal Herrian eta Katalunian sortu dute Berbaxerka; Marc Font informatikariak programatu du, eta Gorka Salcesek itzuli du euskarara. Izan ere, Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioa da. Elkar ikusi gabe egin zutela esan du Fontek: «Whatsapp eta Telegram erabili genituen batez ere, eta dei bat. Bi gau nahiko izan ziren jokoa egiteko» (klik egin-ver más)

Olaia L.Garaialde, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario