martes, 9 de septiembre de 2008

NAFARROAKO IKERKETA SOZIOLINGUISTIKOA


Mikel Aranburuk Nafarroako Gobernuaren Euskarabideako Aholkularitza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendari kargua utzi zuen uda aurretik. Xabier Azanza erakundeko zuzendari kudeatzailearekin desadostasunak zituela agerian geratu zen. Aranbururen ordezkoa Ruben Fuertes izango da. Orain arte euskara irakasle aritu da Nafarroako hainbat herritan.

Ruben Fuertes Mikel Aranbururen ordezko jartzeaz gain, Gobernuak ohartarazi du urte honen amaierarako ikerketa soziolinguistikoa egingo dutela. Lan horren ardura Ikertalde enpresarena izango da. Enpresa horrek berak 2006an Iruñerriko azterketa egin zuen.

Euskarabideak emaitzak urtea amaitu aurretik Nafarroako Parlamentuari aurkeztu behario dizkio. Orain egingo duten ikerketaren kostua 52.780 eurokoa da. Nafarroa osoko aurreko ikerketa 2003an egin zen.
Argia, 2008/9/7

No hay comentarios:

Publicar un comentario