domingo, 29 de marzo de 2009

PIXKANAKA ETORKIN GEHIAGOK IKASIKO DU D EREDUAN NAFARROAN

Behin-behineko aurrematrikulazio kanpainako datuak jasota, Iñaki Andueza NIZE Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkarteko lehendakariak jakinarazi duenez, apurka-apurka gero eta etorkin gehiago ari dira matrikulatzen D ereduan Nafarroako sare publikoan. «Dena den, arlo horretan lan asko dago egiteke», Anduezak dioenez.

D ereduak Nafarroan erronka ugari dituela onartu du Nestor Martinez Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko Nafarroako koordinatzaileak. «Nafar guztiek D ereduan ikasteko eskubide bera izatea da gure helburuetako bat», dio Martinezek. Halaber, beste xedeetako bat pixkanaka etorkinak euskarazko irakaskuntzara erakartzea dela jakinarazi du. Ildo horretan, Sortzen-Ikasbatuaz-ek etorkinentzako kanpaina bat jarri zuen abian. «Aurrematrikulazio kanpaina hasi baino lehen, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariarekin bilera bat egin genuen, eta hark agindu zigun etorkinek heuren seme-alabak D ereduan aurrematrikulatzeko deia egingo zuela», adierazi du Martinezek. Baina Perez-Nievas «hipokrita hutsa» dela salatu du, «Hezkutza kontseilariak bere hitza betetzen duen bakoitzean euskarari kalte egiteko soilik egiten duelako».
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario