Zein da zure lanbidea?
Orain ikastolako jantokian lan egiten dut, monitore bezala. Lehen zapatak josten izandu naiz.Zer moduz haurrekin, ondo moldatzen zara?Umeekin primeran, oso pozik nago. Pazientzia izan behar da, baina oso gustora. Nik uste dut nire lanbidea izan behar zela, Magisteritza egin behar izan nuela, baina ez nuen aukera izan. Etxean baginen asko eta hamalau urterekin, benga…lanera. Bestela, beti gustatu zait pila bat eta euskarazko klaseak ematen nituenean, disfrutatzen nuen.
Euskalduna noiztik?
Ni euskaldun berria naiz. Eta hemen hasi nintzen ikasten, Tafallako Gau Eskolan. Orduan hamazazpi edo hemezortzi urte izango nituen. Lan egiten nuen Moderna lantegian eta ateratzerakoan gau eskolara joaten ginen batzuk. Klasea ematen ziguten Matxalen Idoyek eta Elena Biltxesek, ikastolako irakasle batek. Oso ongi egon ginen, haiekin ikasi genuen pila bat; baina gure arazoa zen hitz egitea eta horretarako herri euskaldun txiki batera joan ginen, Oderitzera. (klik egin-ver más)
Zaki Irisok egindako elkarrizketa (La Voz de la Merindad)
No hay comentarios:
Publicar un comentario