miércoles, 24 de junio de 2009

MANU CHAO ETA FERMIN MUGURUZA HELETAKO EHZ JAIALDIAN UZTAILAREN 3, 4 ETA 5 EAN.

Hainbat urtez Manu Chaoren etorreraren zurrumurrua errepikatu da. Aurten, bada, Manu festibalan izanen da, eta aldi baterako, ez da zurrumurrua. Nork ez du ezagutzen Manu Chao ? Ez du balio bere biografian gehiegi sartzea: Mano Negrako kantari ohia, bere radio Bemba taldearekin etorriko da Heletara, ostiralean oren eta erdiko kontzertu bat emateko. Bere Tombolatour-ean sartuta delarik, Manu Chaok Euskal Herritik itzuli bat eginen du. Orotara, 13 izanen dira musikariak Manuren kontzertuan ariko direnak. Denek zuek dantzaraztea izanen dute helburu. Aurten, zuen begiz ikusten ahalko duzue Manu Chao eszenarako egina den artista bat dela.
Fermin Muguruza ere Heletan izanen dugu ostiralean. Urtero, EHZ-n izateko ohitura du Ferminek, artista bezala ez delarik, laguntzaile gisara ari baita Irungo musikari, kantari eta zinegilea. Baina aldi honetan, Ferminen aurpegi berri bat ikusiko dugu: Palestinan eginiko hainbat urteko bidaietan oinarrituz « Checkpoint Rock » filma musikala aurkeztuko du. Baina ez da hori bakarrik : Ferminek, berekin batera Palestinan ezagututako Safaa Arapiyat hip hop talde palestinarra ekarriko du Euskal Herrira. Palestinar gazteek kontzertua eskainiko dute ostiralean, bi herrien arteko zubien adierazle berri bat eskainiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario