martes, 16 de junio de 2009

ZALAPARTAKOA

Ados, Europako hauteskundeak bozketa arraroak izaten dira. Egia da, ez dira hautesleria euskaltzale eta aurrerazalea etxetik aterarazteko aproposenak. Eta begi bistakoa da, koalizioa alderdi bakoitzaren batuketa hutsa baino gehiago da. Hori guztia hala izanagatik ere, kezkatuta egoteko arrazoi bat baino gehiago dute Nafarroa Baik eta hura osatzen duten alderdiek. Hain dago urruti koalizioak duela bi urte erdietsi boto kopurua, bere alderdien azken hauteskundeetako emaitzetatik! EAJk Nafarroan egin duen uzta urria ez da noski inor txunditzekoa. Gasteizen boterea galdu ondoan, Alderdia ez dabil bere unerik gozoenean. Baina Erkidego Autonomoan ez bezala, Eusko Alkartasunetik ihesi doazen botoak bereganatzeko gauza ere ez da izan Foru Komunitatean. Nora joan dira boto horiek? Aralarrek eta EAk bultzaturiko Herrien Europa delakora ez, behintzat. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza (Diario de Noticias)

No hay comentarios:

Publicar un comentario