martes, 29 de septiembre de 2009

INJUSTIZIA GUZTIEN AURKA BETI, PRESOEN SENIDEEN ESKUBIDEAK GOGOAN


Gauzak dauden bezala batek daki ez ote diguten Gerindabai itxiko hau hemen zintzilikatzeagatik. Baina injustizia mota guztien aurka gaudelako, inongo errurik gabe urtean zehar milaka eta milaka kilometro egitera behartuta dagoen hainbeste seniderekin elkartasuna gurea egiten dugu, Ken Zazpiren abesti eder honen bidez.

amatxo negarrez segi ezkero / malkoz bustiaz aitaren gutuna / hark ezingo du berriz irakurri / zenbat ta zenbat maite duguna
larunbata ta berriro bidean / kamioiak pasa kotxeak pasa / infinitora jartzen naiz begira / oroitzapenak nahasten dira / iragana hain urrun ta hain hurbil / hitz egindakoak denak gogoan / itsas haizea usainduz urruti / lur arrotz honek inpernua dirudi
heldu gara hesien atarira / amets gaiztoen kaiola hotzera / oihuka dabiltza gizon urdinak / sumindu nahian gure odola

40 minutuz / milaka taupada / begietara begiratzean / hitz egin gabe ulertzen zaitut / kristal lodiak ezin du aita / gure irrifarra inoiz gelditu / negarrik gabe malkorik gabe.

1 comentario: