Bermeoko arrantzale bahituei ataka eta atake honetatik lehenbailehen onik ateratzea opa diet. Hori esanda, hainbat galdera pausatzen ditut hemen:
Bai Somalian bai munduko beste hainbat bazterretan, zeintzuk dira piratak? Komunikabideek halakotzat jotzen dituztenak, ala beste herrialde batzuetan -pobreago edo babesgabegoetan- hango aberastasunak harrapari gisa hartzera -beste hitz bat ez erabiltzeagatik- sartzen direnak, behin eta berriro? Arrantzarako zer aukera geratzen zaie arrantzale somaliarrei? Nola erreakzionatuko genukeen -aurrekariak egon badaude-, demagun, arrantzale inglesak Kantauriko uretan arrantza kantitate handitan egitera sartuko balira? Beren ontzietarako Espainiako armadaren edota segurtasun enpresen babesa eskatzen dutenen artean euskal nazio kontzientziarik ba al dago? Militarizazioa al da aterabidea? Arrain haundiak jaten du ttipia
Juanma Sarasola (Berria)
No hay comentarios:
Publicar un comentario