miércoles, 4 de noviembre de 2009

"IPUIN LAPURRA" IKUSKIZUN INTERAKTIBOA LARUNBATEAN BERBINTZANAN

Otxandioko Antzezkizuna Ginol Taldeak "Ipuin Lapurra" deritzan ikuskizun interaktiboa aurkeztuko du azaroaren 7 an, arratsaldeko 6 etan Berbintzanako Bar Kafean. Abenduaren 5 ean, Miranda Argako Espi Tabernan egongo dira.
Tonik La Salek izozkien postu gurpildun bat bultzatzen du. Herriko plaza bilatzen du, bertan jartzeko eta izozkiak saltzeko. Halako batean, telefono dei harrigarri bat jaso du. Esan diotenez, bere izozki-saltzaile arropa mozorroa baino ez da. Eta bere benetako eginkizuna… herriko banketxea lapurtzea da!
Atozte, atozte, abentura sinestezin hau ikustera!




No hay comentarios:

Publicar un comentario