lunes, 11 de enero de 2010

MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN EGUTEGIA

Albiste latzak etorri zaizkigu gaur menditik. Baina jarraitu beharra dago, mendizaletasunak ez baitu inongo errurik.
Mintzakidek mendi talde bat sortu zuen aspalditxoan eta bi astean behin egiten dituzte irtenaldiak, Iruñeko Zezentegietako (Corralillos) aparkalekutik, goizeko 8'15 etan abiatuta. 677 281 557 / 650 588 508 telefonora bezperan deitzea nahikoa izaten da parte hartzeko. Mendira joatearekin batera, euskaraz aritzeko modu bikaina hauxe.
Egutegia lehengo udatik daukate eginda. Honako hauek dira hurrengo uda arte prestatu dituzten ibilaldiak:
URTARRILAK 24 – Virgen de la Peña
OTSAILAK 7- San Pelaio (Baldorba) 21 – Saioa
MARTXOAK 7 – Arnedillo aldera (Errioxa) 21- Larun edo Larrun
APIRILAK 11 – Beriain (Unanutik) 18 – Olloibar
MAIATZAK 2 – Urraulgoiti 16 – Iratiko ohiana 30 - Moncayo
EKAINAK 13 – Isturitz (Behe Nafarroa) 27 – Aralarko San Migel (Iribastik)

No hay comentarios:

Publicar un comentario