Maitasunari ikasitako bidetik ibili ohi da herio. Leihora atera eta Baternaingo argiak ditut klikuka Erieteko arloez bestalde. Ilunpetan, Otazuko mahats aihenen itzal motza. Larraiako galsoroak berde iratzartuko dira bihar. Etxaurin, badatorkie lorea gereziondoei. Badoa negua, baina ez gara lehengoak.
Iñigo Aranbarri
No hay comentarios:
Publicar un comentario