miércoles, 5 de mayo de 2010

BERRIOFOLK II, FOLKLORE JAIALDIA LARUNBATEAN BERRIOZARREN

Kartelan agerian uzten den bezala datorren larunbatean, maiatzaren 8an, "Berriofolk" izeneko jaialdia ospatuko da gure herrian Txori Zuri dantza taldearen eskutik. Bigarren edizioa da, izan ere 2008an lehenengoa ospatu baitzen, arrakasta handiz. Oraingo honetan bi talde dira gonbidatu bereziak: Ibizako "La colla de San Rafael" eta Gaskoiniako "Les Biroussans". Larunbat 8an goizeko 11etatik hasiko dira kalejiran, geroztik jaialdiak izanen dituzte hainbat toki eta orduetan, programan agertzen den bezala. Bukatzeko, dantzari eta dantzari ohien afaria eginen dute kiroldegiko frontoian. Txartelak "Herria" eta "K+Da" tabernetan har daitezke.
http://berriozarbai.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario