lunes, 28 de junio de 2010

ZARAITZU IBAXAREN EGUNA

Heldu den larunbatean, uztailak 3, Zaraitzuko ibaxaren eguna ospatuko da Eaurtan (Jaurrietan) egun osoz. Egitaraua honako hau izanen da: 12:30etan Meza. Elurretako Ama Birjina errondailak parte hartuko du. Haurrentzako parkea plazan. 12:30etan Musika emanaldia Zaraitzu Ibaxa Musika Eskolako Ikasleen eskutik. 13:30etan Otsagabiko eta Jaurrietako dantzarien emanaldia. 14:00etan Bermouth Ibaxeko fanfarrearekin. 15:00Herri Bazkaria frontoian. 17:00etan Bazkalondoan, Ibaxeko fanfarreak girotua. 19:00etan "Mariachi Tecalitlan" taldearen emanaldia. 20:30 eta 00:30etan Dantzaldiak "Equus" taldearekin.
"Xin-Xoan" autobusa. Xin: Gaueko 00:30 etan Aizpurgitik. Xoan: 04:30etan eta 07:00etan (Ibarra eta Almiradiorako)
Bazkariko txartelak 16 euro balioko du eta ekainaren 27an arte eros daiteke ondorengo lekuetan:
- Otsagabia: Auñamendi taberna eta Rural Kutxa
- Ezkaroze: Galtzabarra taberna eta C.A.N. kutxa
- Eaurta: Sario taberna eta Eseverry taberna
- Orntze: Salazar gasolindegia
- Espartza: Murkuzuria kanpina

No hay comentarios:

Publicar un comentario