miércoles, 10 de noviembre de 2010

NOR ETA.....AINHOA CABALLERO, ITZULTZAILE PROFESIONALA


Irakastea ikasi nahi ez duenari lan nekosoa da oso; eta ikasteko gura duenari, aldiz, zoragarria, zinez. Derrigorrezko irakaskuntzan, bereziki 12-16 urteetan, gutxi dira berariaz ikasi nahi duten ikasleak eta anitz, ia guztiak, interes tipia erakusten dutenak. Horrexegatik ez dira asko DBHko irakasleok izaten ditugun alegrantziak. Izaten ahal dugun handienetakoa da ikustea, urteak pasa ondoren, ikasleak irakaslea gainditu duela eta hori segituan antzematen da Ainhoarekin solas egiterakoan. Euskara bizia darabil, aberatsa, joria, euskalki askoz hornitua, barren-barrenetik ateratzen zaiona; gainera biziki maite du, aise nabari den bezala. Ainhoa ere bizia da, langilea, hamaika saltsatan sartuta; panderoa jotzen du; txalapartarekin poliki moldatzen da; dantzak gustoko izanik, euskal dantzak ikasi eta gero, sabel dantza ikasten ari da; eta Baztanetik etorri berria da hilabete pasa ondoren Baztango mintzaira ederra ikasten.
(klik egin-ver más) La Voz de la Merindad

No hay comentarios:

Publicar un comentario