miércoles, 3 de noviembre de 2010

SORGINEI BURUZKO IHARDUNALDIAK PROZESUAREN 400.URTEURRENAREN HARIRA


1610. urtean Zugarramurdin hasitako salaketengatik sorginkeria egotzita hainbat pertsonen kontrako Logroñoko fede auto ezaguna ospatu zen. Urteurrena dela eta, Eusko Ikaskuntzak-Sociedad de Estudios Vascos Zugarramurdiko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, Akelarrea: sorgintzaren historia Pirinioetan (XIV-XVIII. mendeak) nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte. Azaroaren 4tik 6ra, Iruñean (Nafarroako Museoan) eta Zugarramurdin (Sorginen Museoan), hainbat adituk sorgintzaren fenomenoak erdi aroan eta aro modernoan izandako eraginaz egindako ikerketen emaitzak ezagutzera emanen dituzte.
Ttipi Ttapa

No hay comentarios:

Publicar un comentario