martes, 16 de agosto de 2011

"EUSKALDUNEN ARGENTINA" ERAKUSKETA BAIONAN IKUSGAI


Argentinarako atzerriratzea ez da Euskaldunek ezagutu dituzten atzerriratze uhin handietarik lehena, ez eta azkena ere. XIX. mendean garapen bete-betean zegoela, gaur egun oraino interes handia eta eztabaida sutsuak sortzen ditu, bereziki gai hauen inguruan : abiatze masibo horien arrazoiak, eguneroko bizitza itsasoz bestaldean, edo itzultzeko ametsa guttitan gorpuztua.
XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.
Tokia: Baiona (Baiona eta ipar Euskal Herriko artxibategia)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera : 8:45-12:30 /13:30-17:15. Sartzea urririk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario