domingo, 7 de agosto de 2011

GAZTETXEZ GAZTETXE BIZIKLETAZ


Jendeak argi izan behar du gaztetxe bat ez dela gazteak biltzeko eta ondo pasatzeko gune soil bat. Gure hiri edo herriek dituzten arazoekin dugun konpromiso sozial eta politikoa erabatekoa da». Gasteizko gaztetxeko Irati Barriocanalen hitzak dira. Bertan egingo du geldialdietako bat, hain zuzen, atzo Arrasatetik (Gipuzkoa) abiatu zen Euskal Herriko bira gaztetxez gaztetxe bizikleta martxak. Gaztetxeek aldarrikatzen duten autokudeaketan oinarritutako eredua sendotu, eta urte hauetan egin duten ekarpen soziala eta kulturala defendatu dute martxan parte hartzen ari diren gaztetxeetako kideek. Herritarren artean «erabat finkatuta» ikusten dute mugimendua, baina udalekin harremana «gorabeheratsua» da. «Kasu gehienetan ez dute gustuko defendatzen dugun gizarte eredua». (klik egin-ver más)
Ainara Arratibel (Berrian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario