lunes, 5 de septiembre de 2011

ZER GERTATUKO DA NIRE FACEBOOKEKO KONTUAREKIN HILTZEN NAIZENEAN?

Facebookeko kontua sortu zenuenean, ziur ez zenuela pentsatu zer gertatuko den kontua ezabatzea erabaki baino lehen hilko bazina. Zer pasako da zure informazioarekin? Zure argazkiekin? Zerutik ala infernutik, zail samar izango duzu zure Facebookeko egoera aldatzea baldin beste edonork zure sarrera datuak ezagutzen ez dituen.

Zaude lasai, Mark Zuckerberg eta konpainiak bizitzaren xehetasun guztietan jarri baitute arreta. Facebooken arabera, bere ia 600 milioi erabiltzaileetatik, 200.000 hiltzen dira urtero; horregatik, beren artaldeko erabiltzaileren bat hiltzen denean, familiakoek edo lagunek sare sozialari heriotzaren berri eman diezaiokete formulario bat betez eta heriotzaren nolabaiteko frogaren bat eskainiz (eskela, egunkariko artikuluren bat…), gustu txarreko adar-jotzeak ekiditen saiatzeko. (klik egin-ver más)

zuzeu.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario