martes, 1 de noviembre de 2011

"BERTSOLARI" FILMA ZINE ARETOETAN IKUSGAI


Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren,zine aretoetan ikusgai dugu Asier Altunaren "Bertsolari" filma.

2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra. Ez ezazue galdu ikusteko aukera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario