jueves, 17 de noviembre de 2011

"GARTXOT", XII. MENDEKO TRAGEDIA LATZA


Gartxot from garagarra on Vimeo.

'Gartxot' filma bihar iritsiko da zine-aretoetara. XII. mendean girotutako leienda bat -gero 1917an Arturo Campiónek liburu batera ekarria- kontatzen du marrazki bizidunetako pelikula honek. Drama bat da eta ikusleak hunkituta aterako dira aretoetatik.
Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta dira zuzendariak, ekoizpen- -etxea Somuga izan da, eta musika-banda Benito Lertxundirena. Izan ere, Orioko kantariak aspaldi erreparatu zion Arturo Campiónen liburuari, eta 1981ean diskoa plazaratu zuen, izenburu hau zeukana: 'Altabizkar / Itzaltzuko bardoari'. Lertxundik ez du filmerako doinu berririk egin, eta Aitor Furundarena arduratu da lehengo soinu haiek bildu, lotu eta moldatzeaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario