jueves, 22 de diciembre de 2011

2012 ko EGUTEGIAK SALGAI NAFARROA OINEZEKO DENDAN

Nafarroa Oinez 2012ko arropa denda joan zen abenduaren 1ean zabaldu zen Iruñeko Sarasate pasealekuan, Euskadiko Kutxaren egoitza zaharrean.

Denda guztiz eraberriturik dago. Izan ere, azaroan zehar buru belarri aritu ziren Oinezeko Batzordeetako hainbat aita eta ama. Haien lanari esker, oso denda dotore eta txukuna izanen dugu bai guk bai eta Oinez antolatuko duten gainerako ikastolek ere. Arropa ezezik, hamaika produktu mota dago salgai bartan. Besteak beste, heldu den urteko egutegia. Hemen duzue otsaileko marrazkia, Mielotxin gaizkilearena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario