Babes zabala lortu du gaur Baigorri elkarteak Tafalla Kantuz ekimena berpizteko egin duen deialdiak. Ikastolako kurtso-amaieraren eguna eta Panuevako festak gaur izateak mesederik egiten ez zuen arren, kantuzale eta euskaltzale ugari bildu da kultur jarduera xume eta eder honen inguruan. Plazan eguerdian hasi, eta Txalupako plazatxoan, La Morena tabernaren aurrean eta Tubal kalean geldialdiak eginda, Lau Izkinetan bukatu dute bi orduz gure abesti sorta oparoa astintzen. Fermin Balentziaren "Tafalla" ezaguna ezik, kantu guztiak euskaraz izan dira. Urtaro aldaketekin bat datozen larunbatetan errepikatzeko asmoa dutenez, hurrengo hitzordua jarrita dago: Irailaren 24.ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario