miércoles, 25 de enero de 2012

ESKOZIA: BAI ALA EZ


Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak aurkeztu du 2014ko udazkenerako planteatu duten independentzia erreferendumeko galdera zein izango den: "Eskoziak herrialde independentea izan behar duela uste duzu?. Erantzunak bi izango dira: 'Bai' eta 'Ez'. Honez gain, erreferendumean parte hartuko luketen herritarren kopurua handitu nahi du, galdeketa 16 urtetik gorakoei planteatuz. Galdera ingelesez ondorengoa izango da: Do you agree that Scotland should be an independent country?. Salmonden hitzetan, "galdera laburra, sinplea eta garbia da".Bideo hau jarri du Eskoziako Gobernuak Youtuben galdeketaren berri eman eta gutxira. Bertan herritarrei 300 urtetan izan ez duten aukera historikoa dutela esanez amaitzen du Alex Salmondek.

ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario