jueves, 28 de junio de 2012

NAFARROAKO GOBERNUAK "BERTSOLARITZA IRAKASKUNTZAN" PROGRAMA BERTAN BEHERA UTZI NAHI DU

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak 2011ko udaran hiru urtetarako sinatu zuten kontratua deuseztatu du Hezkuntza Departamenduak.

1997tik Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetako ikasleek "Bertsolaritza irakaskuntzan" programa jaso dute. Ordutik hona milaka gaztetxok aukera izan dute ikastorduen barruan bertsolaritza eskolak jasotzeko.

Bukatu berri den ikasturtean 1.100 inguru izan dira programa jaso duten ikasleak, Nafarroako 31 ikastetxetan. Horren trukean, Gobernutik 48.000 euro jaso du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hezkuntza Departamenduak soilik programaren heren bat finantzatzen zuen, gainerakoa udal eta mankomunitate askoren ekarpenari esker finantzatu izan da.

Erabaki horren aurrean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere harridura, kezka eta haserrea agertu nahi du eta Hezkuntza Departamenduari horren beharrezkoa, onuragarria eta errentagarria den "Bertsolaritza irakaskuntzan" programa diruz laguntzen segitzea eskatzen dio, iaz sinatutako kontratua betez.
bertsozale.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario