martes, 27 de noviembre de 2012

BIXENTE SERRANO IZKO OIHENART AFORISMO LEHIAKETAN IRABAZLE

Bixente Serrano Izko geroabaikideak Oihenart Aforismo Lehiaketa irabazi du. Itzako ibarrean jaiotako historialariarekin batera, Hasier Agirre Aranburu ere garailetzat hartu du epaimahiak, biak ex aequo, alegia.

Ez gara batere adituak aforismoen idazkera bitxi horretan, baina ez deritzogu inondik inora harrigarria Bixenteren arrakastari, paradoxak, hitz jokoak eta gogo ariketak maisuki erabiltzen baititu, zoragarri. Bere hitzetan, "bizitzak zerbait irakasten badigu, zer edo zer hori ez da lezio majistralik: paradoxikoki pentsatzen irakasten digu. Aforismoak ditugu hori islatzeko bide paradoxiko bat".
Hori da arrazoia. Zorionak bihotzez, Bixente.
Praxku

1 comentario:

  1. Mila esker, Praxku. Zure hitz hauek bultzada bat dira niretzat. Laster ikusi arte.

    ResponderEliminar