Lur Albizu Etxetxipiak hitzaldi bat emango du gaur, ostirala, 18'30etan, Ziraukiko liburutegian, "Euskaraz hazi, idatzi....bizi" izenburupean.
Bihar, larunbata, Artazu, Gares, Mañeru eta Zirauki lotuko dituen Martxa burutuko da. Eta ibilbideko herri guztietan kultur ekitaldiak antolatu dira, honako ordutegiarekin:
Artazun, 9'30etan: Irteera eta idazkiaren irakurketa.
Garesen, 11etan: Kalejira gaiteroekin Martxa Zubi Zaharrera iristearekin batera.
Mañerun, 12'30etan: Hamaiketakoa
Ziraukin, 13,30etan: Helmuga. Gero bazkaria, haur txokoa, Ziraukiko euskara taldearen antzerkitxoa, bingoa, dantza emanaldia (Tortotxiki zein Artazuko taldeak), txaranga eta ginkana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario