domingo, 15 de diciembre de 2013

BEC BERTSOZALEZ LEPO ETA AMETS ARZALLUS TXAPELDUN BERRIA

Amets Arzallusek irabazi du 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta duela lau urte txapeldunorde izanaren arantza kendu du. Hain justu, buruz buruko berdina izan da, Maialen Lujanbioren eta Arzallusen beraren artekoa; gaurkoan, ordea, Hendaiakoak eskuratu du txapela. 1.737,5  puntu eskuratu ditu Arzallusek; 1.686,5 Lujanbiok; 1.164 Elortzak; 1.155 Mendiluzek; 1.106 Sarriegik; 1.099 Iturriagak; 1.099 Gaztelumendik; eta 1.082,5 Colinak.

Amari eskaini dio txapela  Arzallusek agur bertsoan. Hunkituta kantatu du Hendaiakoak. Honakoa izan da agur bertsoa: "Zerutik begira daude / Joxe eta Manuel Mari / ziega zulotik entzuten / beste euskaldun ugari. / Musu bat Iparraldeko / bertso-eskolako haurrari / lagundu nauten guziak / Olatz eta arreba bi / baina ni ez bainaiz hemen / neuk sortu hutsean ari / aitarena den txapel hau / eskaintzen diot ama / haur nintzela euskaraz / erakutsi zidanari".

No hay comentarios:

Publicar un comentario