domingo, 19 de enero de 2014

BULEBAR BAT BAINO GEHIAGO

Ezin dut saihestu. Burgos hitza entzun edo irakurtzen dudan bakoitzean, soldadutzari ixkin egiteko hiri hartara egin nuen bidaiak nire baitan txertaturiko irudiak datozkit gogora. Gerora egoera arras desberdinean joan eta bestelako hiri bat ezagutzeko parada izan badut ere, hiri militarizatu eta eskuindar batekin egin nuen topo orduan. Urteak joan eta etorri, agintari multzo bertsuak jarraitzen du posturik seinalatuenetan eta, paradoxa badirudi ere, hauteskundez hauteskunde, leku gutxitan du PPk han adinako botere tradizioa. Orain matxinatu den Gamonal auzoa da paradoxa horren adibide goren. (klik egin-ver más)
Euzkitze, Noticias de Gipuzkoa-n

No hay comentarios:

Publicar un comentario