Erantzun zabala jaso du, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde Iruñean deitua zuten manifestazioak. Gurea lingua navarrorum-a!! lelopean egin dute protesta. Euskaraz bizitzeko zailtasun etengabeak dituztela salatu dute dozenaka herritatik bildutako euskaldunek.
"Euskaraz bizi nahi dugunok gero eta oztopo gehiago dugu. Euskaraz aritzen garenok arrotz gisa tratatzen gaitu gobernuak, eta gure lurrean berean desagerrarazi nahi gaitu", ohartarazi dute deitzaileek, manifestazioaren amaierako ekitaldian. (klik egin-ver más)
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario