domingo, 5 de octubre de 2014

ZARTAKO-K MUSIKA TALDE TAFALLARRAK BERE BIGARREN DISKA KALERATU DU

Kalean da "Odol berria" izeneko diska, Zartako-k talde tafallarrak ateratzen duen bigarrena. Hamaika abestiz osatuta dago eta salgai dago dagoeneko honako leku hauetan:

Tafallan: Txiki Taberna, Txalupa Taberna, Bar Txoko, Pub Buster, Pasadizo Taberna, Garito El Puntiko.
Puiun: Kaper
Larragan: Bar Freeman
Iruñean: Herriko Taberna, Punktxa, Ezpala. Tudelilla (Mendillorrin)
Zangozan: Dos Caballaos, Km 45
Altsasun: Biltokin
Bilbon: Brixton Dendan

Hurrengo larunbatean, urriak 11, kontzertua dute Oteizan, eta 19an, Zangozako Nafarroa Oinezen, beste talde askorekin batera. Zartako-k da hain zuzen, Nafarroako ikastolen festa handiaren aurtengo abestia aukeratzeko lehiaketa irabazi zuena.



No hay comentarios:

Publicar un comentario