sábado, 13 de diciembre de 2014

GEROA BAIK BAT EGITEN DU BIHAR TAFALLAN EGINGO DEN ALDARRIKAPENAREKIN

Geroa Baik datorren igandean, abenduaren 14a, Tafallan Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimenak antolatu duen mobilizazioarekin bat egiten du, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.
Geroa Baik baiesten du euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat dela, eta horren ondorioz, nafar guztion ondarea. Horregatik, hain zuzen, Foru Administrazioak herritar guztiei eskubide berberak aitortu beharko lizkieke haiek non bizi diren kontuan hartu gabe. Herritar guztiek beharko lukete euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubide berbera. Nafarroa osoan ofizialtasunak herritar guztien eskubide berdintasuna bermatuko luke, eta behingoz, biztanleria euskalduna zigortu duen bazterreratze historikoa bukarazi.
Guzti honengatik, Geroa Baik dei egiten du Tafallara joateko eta mobilizazioan parte hartzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario