miércoles, 4 de febrero de 2015

IRUÑEKO KATAKRAKEN IZANGO DA BERTSOLARI TXAPELKETAKO LEHEN SAIOA, GONBIDAPENAZ

Saio bikoitzarekin hasiko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa. Larunbatean Iruñean jokatuko da lehen final-laurdena eta igandean, Irurtzunen. Iruñeko saioan ez da sarrerarik kobratuko, Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken banatzen dituzten gonbidapenen bidez sartu ahal izango da.
Larunbatean, 17:30ean hasita, Iruñeko Katakraken sei bertsolarik hartuko dute parte: Jon Barberena, Joxema Leitza, Aritz Saragueta, Bittor Elizagoien, Unai Uberetagoena eta Oier Lakuntza. Aurkezle lanak Alaitz Rekondok eginen ditu.
Katakrakeko aretoak lehen aldiz hartuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako saio bat. Lokalaren filosofiari jarraikiz ez da sarrerarik kobratuko eta saiora joan nahi duenak gonbidapena eskuratu beharko du, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan edo Katakraken bertan. Gainerako saioetan bezala, aforoa mugatua da.
Igandean aurtengo txapelketako bigarren final-laurdena jokatuko da, Irurtzungo Kultur Etxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario