jueves, 26 de febrero de 2015

VILLATUERTA ETA ONDOKO HERRIETAN EUSKARAZ IKASTEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATZEN


Bilatortako eta Oteitzako gurasoak joan den ostiralean elkartu ziren Arandigoien (Deierri) eta Bilatortaren arteko mugan. Bertan salatu nahi izan zuten bizilekuaren arabera eskubide ezberdinak dituztela herritarrek eta, bereziki, haur eta gurasoek.
Arandigoien Eremu Mistoan kokatuta dagoen herria da eta, hortaz, zenbait eskubide aitortzen zaizkie, haien artean eskola publikoan D eredua izatearen eskubidea. Bilatorta eta Oteitza aldiz, Eremu Diskriminatua delakoan bizi dira, eta hortaz haien herrietako eskoletan ez zaie utzi D eredua eskaintzen eta, D eredu gertuenekoetara joateko (Lizarrako Remontival ikastetxe publikoa eta Lizarra Ikastola) ez dute bermaturik garraio publikoa.
Aurrera gure herriak! Villatuerta, Oteitza, Abartzuza, Lezaun, Ameskoa… lurra mugitzen ari da, lurrikara batzuentzat, lur-aukera guretzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario