lunes, 16 de febrero de 2015

ZUBIRIKO SAIOA, AIMAR KARRIKARENTZAT

Giro ederra nagusi, Zubiriko Gautxori jatetxeko aretoa 170 bertsozalek bete zuten, saioa bertatik bertara ikusteko. “Bertsolaritza Irakaskuntzan” programa jasotzen duten Zubiriko ikastetxeko gazteek bertsolari eta bertsozaleei ongi etorria egin zieten, publikoarekin konplizitate handia lortuz. Saio puntuagarriekin hasita ere, giro epela izan zen nagusi eta sei bertsolariek lan txukuna egin zuten.
Aimar Karrikak puntu gehien batuta, finalaurrekorako sailkatze zuzena lortu zuen eta beraz, datorren martxoaren 8an Lesakako Kultur Etxean jokatuko den saioan izango da auriztarra. Harekin batera, puntuazioz oso hurbil izan zituen bertsolari gehienak; Oskar Estangak egin zuen bigarren, Saioa Alkaizak eta Amaia Elizagoienek puntu berdinak batuta hirugarren eta laugarren hurrenez hurren, Sarai Robles barañaindar bertsolari gazteak Txapelketako lehen parte-hartzearekin ahots berria ekarri zuen eta bosgarren postua lortu zuen eta Joseba Beltza etxarriarra izan zen seigarren.  (klik egin-ver más)
bertsozale.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario