lunes, 20 de abril de 2015

MEMORIA ETA OMENALDIA INTXORTAKO GUDARIENTZAT

Bizi diren gudari, miliziano eta errepresaliatuen senideei omenaldia egin zieten atzo Elgetan, baita orain dela 77 urte udalerri honen eta Elorrio artean dauden Intxorta mendietan gertatutako gudaren antzezpena eskaini ere. 150 aktore boluntariok Molak gidaturiko frankistek Intxorta hartu eta handik Bizkaia bere egiteko bidea ireki zuteneko pasartea antzeztu zuten, 1937ko apirilaren 20tik 24ra bitartera itzuliz.
Ekitaldia, besteak beste, Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak, memoria historikoaren alde aritzen diren euskal erakundeek eta Elgetako Udalak antolatu zuten. Frankismoaren inpunitatearen aurrean «egia eta justizia» eskatu zuten.
GARA

No hay comentarios:

Publicar un comentario