martes, 14 de julio de 2015

"GEHIENAK ABERTZALEAK EZ DIREN GIZARTEAN PRESIDENTE ABERTZALEA IZANEN NAIZ"

Giro euskaldunean hazi zinen?
Aitaren familia Caparrosokoa zen eta amarena Tafallakoa, baina gurasoen etxean giro abertzalea egon da beti aita abertzale sutsua zelako.  

Zu eta zure anai-arrebak izan zineten Iruñeko lehen ikastolan ikasten zuten haur arraro haietakoak?
Bai. Oso arraroak ginen. Hiru urterekin sartu nintzenean ikastolak oraindik ez zuen San Fermin izena. Oso garai polit eta gogorrak izan ziren.
Duela gutxi La Chula Potrari irakurri nion nitaz pentsatzen zuena Monederori [Juan Carlos, Podemoseko idazkari ohia] zuzendutako artikulu batean. Oso gauza politak esaten zituen, baina San Fermin ikastolako burgesitoez mintzo zenean argi ikusten da jende askok ez dakiela zeinen ausartak izan ziren guraso haiek. Egoera ez zen batere erraza izan eta gogor jokatu behar izan zuten. Gure gurasoen jarrera ikusita, nik uste dut erresistentzia demokratikoaren giroan bizi izan garela politikoki. Eta gu bezala beste asko ere bai. Haiei zor diegu gu euskaldunak izatea.  (klik egin-ver más)
Reyes Ilintxeta, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario