lunes, 13 de julio de 2015

TITULAZIO BERRIAK NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN

Opusen unibertsitatekoarekin lehian ariko den Medikuntza fakultatearen eskaera aspaldi dago Hezkuntza Departamentuko bulegoren bateko tiraderetan gorderik. Orain arte, proiektua geldiarazi dute UPNren aurkako jarrerak eta aurrekontuetako murrizketek. Carlosenak, bere errektoretzarako hautagaitza aurkeztu zuelarik, berretsi zuen fakultate berriaren beharra. Gaia ezinber-tzez aterako zen atzoko bileran. Uste hori berrestera dator Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentari eta medikua atzoko bileran izatea. Medikuntza fakultate berriarena ez da, hala ere, nafar gizarteak bere Unibertsitate Publikoari azken urteetan egin dion eskaera bakarra. Aitzinamenduak aitzinamendu, Irakasle Eskolan izan ezik, euskararen presentziak bazterrekoa izaten segitzen du NUPen. 2015 honetan, Euskal Filologia edo haren pareko karrera amets da oraindik Arrosadiko kanpusean. Goi mailako ikasketetan euskarak Nafarroan duen hutsune izugarria tikitzeko, bederen, balio behar luke hurrengo legegintzaldiak.  (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza, Diario de Noticias-en

No hay comentarios:

Publicar un comentario