Eta eskuzabal hartu gintuzten hainbat lekutan, adibidez Mexikon eta Britainia Handian (britainiarren kasuan herritarrek, ez ordea gobernuak). 1936ko Gerrak milaka euskaldun behartu zituen erbestera.
1939an, Espainiako Estatutik alde egindako 200.000 errefuxiatu baino gehiago zeuden Frantzian, gehienak bertako kontzentrazio esparruetan gatibu. Egoera horretan, Amerikara ihes egitea aukeratu zuen askok, eta Mexiko izan zen abegikorrena, jende guztiari herrialdean sartzeko aukera eman baitzion, salbuespenik gabe. Gainerakoek (Errepublika Dominikarra, Txile, Uruguai, Venezuela, Argentina) euren immigrazio politikaren arabera jokatu zuten eta batzuetan sarbidea itxi egin zieten europarrei.
Atlantikoa gurutzatzeko espedizio arriskutsu haien ondorioz, 25.000 iheslari baino gehiago iritsi zen Mexikora, 10.000 Argentinara eta 5.000 Venezuelara, Sinaia, Ipanema edo Mexique bezalako itsasontzietan. Bretagne Flandre eta Cuba barkuetan, esaterako, 200 euskaldunetik gora ailegatu ziren Venezuelara. Donibane eta Bigarrena ontzitxoetan (Aturriko ontziolan eraikiak) beste hamazazpi errefuxiatuk lortu zuten hilabeteren buruan Venezuelara iristea. (klik egin-ver más)
No hay comentarios:
Publicar un comentario